San Isidro egunerako, maiatzaren 15erako, Beizaman egingo duten herri bazkarirako izena emateko epea ireki dute. Beizamako Udalak etxebizitza bakoitzeko pertsona bat gonbidatuko du bazkarira. Gainontzekoek, ordea, pertsonako 34 euro ordaindu beharko dute. Bazkarirako joateko izena maiatzaren 13a baino lehen eman beharko da.
Maiatzaren 15ean, 14:00etan izango da bazkaria, Beizamako ostatuan.