Gabonak gainean dira, eta, urtero bezala, Mari Domingi eta Olentzero joango dira Beizamara. Abenduaren 23an, asteartez, bertaratuko dira, eta 18:00etan, Kolarpean egingo diete harrera. Han tertulia pixka bat egin ostean, kantu bat eskainiko diete bi ikazkinei.
Jarraian, Natur Eskolara joango dira guztiak, beraiekin lasai-lasai egotera, eta han ere hainbat abesti kantatuko dituzte: Olentzero, Hator hator... Eskutitzak ere emango dizkiete, eta bertaratuko direnei gutunak emateko eskatu diete. Bertaratu nahi duten haurrek gaur, ostirala, dute izena emateko azken eguna; Kolarpean dago izena emateko orria. Ondoren, txokolate beroa hartzeko aukera izango da, gorputza berotzeko.