Gau Beltza eta Azaroaren 1a

Arimak kalera atera dira Beizaman, urteko gaurik beldurgarrienean

Ihintza Elustondo

Hainbat herritar elkartu dira Gau Beltzean, eta mozorroak eta kalabazak soinean, elkar beldurtzeko baliatu dute gaua. Umeentzako ginkana, poteoa eta afaria egin dituzte.

Santu Guztien Egunaren bezperan, urriko azken egunean, arimak kalera atera dira Beizaman. Hain zuzen ere, hainbat herritar elkartu dira Gau Beltzean, eta mozorroak eta kalabazak soinean, elkar beldurtzeko baliatu dute gaurko gaua. 19:00etan elkartu dira, eta lehenik, umeentzako ginkana egin dute. 20:00etan, poteoa izan da, eta 21:00etan, afaria egin dute herriko ostatuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide