Alejandro Labaka misiolari beizamarra, beatifikatzeko bidean

Aitziber Arzallus 2025ko uzt. 17a, 12:46

Alejandro Labaka Amazonia oihanean. (Utzitakoa)

Leon XIV.ak maiatzaren 22an jakinarazi zituen bere aitasantutza aldiko lehenengo dekretuak, eta besteak beste; tartean, Labakari eta Ines Arango mojari "bizi eskaintza heroikoagatiik" aitortza egiten dien dekretua onartu zuen.

Alejandro Labaka misiolari beizamarra beatifikatzeko bidea abiatu du Eliza Katolikoak, Leon XIV.a Aita Santuaren eskariz. Hain zuzen ere, Leon XIV.ak maiatzaren 22an jakinarazi zituen bere aitasantutza aldiko lehenengo dekretuak, eta besteak beste, Labakari eta Ines Arango mojari "bizi eskaintza heroikoagatiik" aitortza egiten dien dekretua onartu zuen, eta horrela, biak beatifikatzeko prosezua martxan jarri.

Istorio gogorra bezain ezezaguna da Beizamako misiolariarena. Oso gazterik kaputxino sartu zen, eta Beizama utzi, eta Txinara misiotara joan zen. Txinako iraultza hasi zenean, ordea, handik alde egin behar izan zuen, eta Ekuadorko oihanera joan zen. Gotzain kargua eman zioten han, baina ez zitzaion nahi bezain ondo joan. 1987ko uztailaren 21ean, 67 urte zituela, huaorani indigenen etniako tagaeri taldekoek hil egin zuten, Ines Arango moja kolonbiarrarekin batera. 45 bat lantza sartu zizkioten Labakari, eta beste 27 Arangori.

Hil eta hiru hamarkadatara, Repam Amazoniako Elizaren taldeak bi misiolarien bizitza kontatzen duen La vida por la amazonia ondu zuten, eta 2019an Euskal Herrian eman zuten ikus-entzunezko lana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide