Dena prest dute Beizaman San Pedro jaiak ospatzeko

Ihintza Elustondo 2025ko eka. 20a, 18:00

Herri kirol saioa, iazko Beizamako festetan. (Utzitakoa)

Ekainaren 27tik 29ra bitartean ospatuko dituzte herriko jaiak Beizaman, eta ohi bezala, era askotako ekintzak prestatu dituzte. Igande honetan hasiko dute karta txapelketa, eta parte hartu nahi dutenek ostatuan eman behar dute izena.

Uda sasoia hurbiltzearekin batera, hasi dira festak ospatzen han-hemenka, eta Beizama ez da salbuespena izango. San Pedro jaiak dituzte herri horretako festa nagusiak, eta datorren astean ospatuko dituzte horiek. Ekainaren 27tik 29ra bitarterako prestatu dute egitaraua, baina aurrez ere izango dituzte zenbait ekintza.

Besteak beste, igande honetan, ekainak 22, karta txapelketako kanporaketak hasiko dituzte, 17:00etan. Jokatu nahi duenak izena eman behar du tabernan, eta azken eguna bihar, larunbata, izango da. Finalerdia eta finala ekainaren 28an jokatuko dira.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bestelako izen emate guztiak ostatuan egin behar dira, ekainaren 25a –asteazkena– baino lehen.

Ekainak 27, ostirala

  • 13:00. Txupinazoa eta Iagomago.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 17:00. Ume jolasak.
  • 19:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • Gauean, kontzertua: Majano.

Ekainak 28, larunbata.

  • 10:00. Mendi irteera.
  • 16:30. Karta jokoen finalaurrekoa eta finala.
  • 19:30. Toka txapelketa.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Gauean, Donoso DJa.

Ekainak 29, igandea.

  • Goizean zehar, azoka eta trikitilariak.
  • 11:00. Pilotariak.
    1. Jone Mendizabal - Oihan Uranga eta Iker Elorza - Xabat Goenaga.
    2. Hodei Baltzola - Aitor Eraso eta Xuban Arandia - Janitz Goenaga.
    3. Adei Lizarralde - Zuhaitz Labaka eta Paul Egiguren - Aiurdi Peñagarikano.
  • 12:00. Meza.
  • 19:00. Herri kirolak.
    Aizkolariak: Eneko Otaño eta Hodei Ezpeleta. Harri jasotzaileak: Olaia Esnaola eta Ane Zestan.
  • 20:30. Jaien bukaerako afaria.
  • Amaitzeko, su festa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide