Euskaraldia bukatu eta egun batzuetara, baina egitasmo horren aitzakian, hainbat herritar elkartu ziren ostiralean Beizaman. Udalak antolatuta, hitzaldiaz, musika emanaldiaz eta afariaz gozatu ahal izan zuten beizamarrek.
Ane Albisuk hitzaldia eskaini zuen aurrena, euskal jantzi tradizionalak gai hartuta Natur Eskolako ganbaran. Gero, Jon, Jaione eta haien seme-alabek euskal abestien emanaldia eskaini zuten plazan. Egunari bukaera emateko afaria egin zuten herritarrek ostatuan.
(Argazkiak: Igone Arruti)