Inauteriak 2025

Ederki pasatu dute inauterietan Beizaman

Ihintza Elustondo

Mozorro afaria egin dute Beizaman, inauteriak ospatzeko. Hainbat haur eta guraso elkartu dira, eta mozorroak, jolasa eta festa uztartuz, giro ederra sortu da herrian. 

Beizamara ere iritsi dira inauteriak. Hain zuzen ere, atzo, larunbatez, mozorro afaria egin zuten herriko tabernan. Horren aurretik, Kolarpean elkartu ziren hainbat haur eta guraso, eta mozorroak, jolasa eta festa uztartuz, giro ederra sortu zen herrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide