San Lorentzo eguneko usadioa berritu dute Beizaman

Mailo Oiarzabal

Santuari eskainitako ermitan elkartu ziren atzo arratsaldean, meza entzuteko eta ondorengo mokadutxoaz gozatzeko.

Abuztuaren 10ean ohi dutenez, herriko San Lorentzo ermitan elkartu ziren atzo ere hainbat beizamar, San Lorentzo eguneko usasioa berritzeko.

19:00etan meza egin zuten ermitan, hango kanpaiari urteko astindua eman zioten, eta meza ondoren, ermitaren atarian bertan, auzotarrek prestatutako mokadutxoaz gozatzeko parada izan zuten bertaratuek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide