San Pedro jaiak 2024 Urola Kosta

Gaztetxoen pilota partidak eta artisauen azoka, festetako azken egunean

Aitziber Arzallus

Eguerdira artean, gaztetxoen pilota partidak eta artisauen azoka izan dituzte, herriko umeen postu eta guzti; eta dena trikiti doinuek girotuta. Arratsaldean, berriz, 18:30etik aurrera, bi aizkora desafiok hartuko dute herriko plaza.

Azken txanpan sartu dira Beizaman aurtengo sanpedroak, baina oraindik ere, iluntzera artean, ospakizunekin jarraituko dute. Eguerdira artean, gaztetxoen pilota partidak eta artisauen azoka izan dituzte, herriko umeen postu eta guzti; eta dena trikiti doinuek girotuta. 

Arratsaldean, berriz, 18:30etik aurrera, bi aizkora desafiok hartuko dute herriko plaza: alde batetik, Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga arituko dira nor baino nor. Bestetik, Karmele Gisasolak Nerea Arrutiren aurka jokatuko du. Iluntzean, jai amaierako afariarekin eta su festarekin agurtuko dituzte sanpedroak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide