Inauteriak 2024

Beizaman ere umore onean ospatu dituzte inauteriak

Ihintza Elustondo

Herritarrak mozorrotu eta afaltzeko elkartu ziren atzo, eta ondoren, musika dantzagarria jarri zuten.

Beizamarrak ere inauteri giroan murgildu ziren atzo, larunbata. Herri kirol jaialdia izan zuten aurrena, eta ondoren, herritarrak mozorrotu eta afaltzeko elkartu ziren, Beizamako ostatuan. Jarraian, musika dantzagarria jarri zuten, eta gozatu ederra hartu zuten herritarrek. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide