2023ko udal eta foru hauteskundeak

Aurrena Beizama Bai herri plataformak eskuratu ditu boto guztiak Beizaman

Nerea Uranga 2023ko mai. 28a, 20:29

Aurrena Beizama Bai herri plataforma izan da bozkatuena 74 boz lortuta; beraz, Pedro Otaegi izango da Beizamako alkatea datozen lau urteetan. PSE-EEk ez du bozik lortu, eta udaleko bost jarlekuak Aurrena Beizama Bai plataformarentzat izango dira.

74 boto lortu dituzte Aurrena Beizama Bai herri plataformaren izenean udal hauteskundeetara aurkeztu diren bost zerrendakideek, eta PSE-EEk ez du botorik eskuratu. Ekainaren 17an osatuko dute udala, eta plataforman aurrez adostutakoaren arabera, Pedro Otaegik hartuko du alkate kargua. Udaleko bost jarlekuak herri plataformako kideek hartuko dituzte. Udal bozetara 111 herritar zeuden boza ematera deituta, eta horietatik 79k eman dute botoa, hau da, herritarren %71,17k; horrenbestez, abstentzioa %28,83koa izan da.

PSE-EEk eta Aurrena Beizama Baik aurkeztu dituzte hautes zerrendak Beizaman.

Foru bozei dagokionez, 80 herritarrek eman dute botoa, eta boz gehien EH Bilduk jaso ditu, 45. EAJk 32 boto lortu ditu eta Stop-ek hiru. Foru bozen kasuan, 110 herritar zeuden deituta boza ematera Beizaman, eta herritarren %72,72k eman dute botoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide