Inauteriak 2023

Giro ederrean ospatu dituzte inauteriak Beizaman

Ihintza Elustondo

Poteoa, afaria eta karaokea izan dituzte Beizaman inauteriez gozatzeko.

Beizaman ere ospatu dituzte inauteriak aurtengoan. Larunbatean, 19:00etan jarri zuten hitzordua. Lehenik, poteoa egin zuten, eta ondoren, afaria Ostatu Zaharrean. Ondoren, karaokean kantuan aritu ziren beizamarrak, eta giro ederra nagusitu zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide