Beizamako Udalak ere onartu ditu 2020rako Ordenantza Fiskalak. Azken urteetako joerari eutsiz, datorren urtean Beizamako bizilagunek ordaindu beharreko udal tasak, zergak eta prezio publikoak bere horretan mantentzea erabaki dute udalean ordezkaritza osoa duen Aurrena Beizama Bai herri plataformaren kideek.
Hain zuzen ere, hirugarren urtez jarraian erabaki du Beizamako Udalak bere tasak, zergak eta prezio publikoak izoztea. Pedro Otaegi alkateak azaldu du ez diotela "zentzurik ikusten" horiek igotzeari: "%1 igotzearekin, esaterako, zer irabaziko genuke? Biztanleak galtzen ari den udalerria da gurea, gero eta jende gutxiago gara, eta tasak igota ez genuke ezer asko irabaziko". Horregatik, Beizaman bizitzen jarraitzen dutenen aldeko neurri egokiagoa iruditzen zaie udal tasak eta zergak mantentzea, baita hara bizitzea joateko asmoa izan dezaketenentzako "pizgarria" ere.