Urteko Kirolaria sarietarako hautagaiak bozkatu ditzakete herritarrek

Andoni Elduaien

Iazko hautagaiak eta sarituak, Sanagustin kulturgunean. (Julene Frantzesena)

Ohi bezala, hiru sari banatuko dituzte. Abenduaren 6ra arte proposatu ahalko dituzte herritarrek sarietarako hautagaiak, igerilekuan, kiroldegian edo Internet bidez galdetegi bat beteta. 

Azpeitiko Udalak abenduaren 17an sarituko ditu 2026. urtean gehien nabarmendu diren kirolariak, Sanagustin kulturgunean (19:00). Kirol Mahaiarekin lankidetzan, kirol taldeek eta herritarrek aurkeztutako proposamenak aztertu ditu erakundeak, eta sarietarako hautagaien zerrendak prestatuta, proposamenak egiteko epea zabaldu die orain herritarrei. 

Kiroldegian eta igerilekuan jarriko dituzten boto kutxetan eman ahal izango dute herritarrek hautagaien aldeko botoa, abenduaren 6ra bitartean. Dena den, Internet bidez ere eman ahal izango da botoa. Iaz bezala, hiru sari banatuko dituzte Urteko Kirolari sarietan: Urteko Kirolari gizona, Urteko Kirolari emakumea eta Urteko Boluntarioa saria.

Hona hemen hautagaien zerrendak: 

Emakumeak:

  • Eider Bereziartua (triatloia).
  • Naroa Aranbarri (MTB).
  • Maria Aranberri (automobilismoa).
  • Miren Bastida (mendi lasterketak). 

Gizonak: 

  • Eñaut Urdanpilleta (mendi lasterketak). 
  • Telmo Garaizar (pala). 
  • Mikel Nieves (skate). 
  • Lagun Onaken gazteen mailako taldea (futbola). 
  • Jakes Zubizarreta (txirrindularitza). 
  • Jokin Artetxe (eskupilota). 
  • Julen Eizagirre (igeriketa).

Boluntarioak: 

  • Igor Mantzizidor Mendizabal (Iraurgi SB).
  • Rafael Zubeldia (Izarraitz IE).
  • Eli Lasa (Lagun-Onak FT). 
  • Gurutz Aldalur (Lagun Onak TXE).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide