Tu-K musika taldeak Kolorean Dzanga izeneko abesti berria aurkeztu du. Martxoan kaleratutako 22 21-11 diskoaren parte da abesti berria, eta Jon Salinas Tatxers taldeko abeslariaren nahiz Ixiar Orejaren ahotsak gehitu dizkiote kantuari. Taldeak adierazi du "ohore handia" izan dela bi musikarien laguntza izatea.
Taldearen hitzetan, "freskotasun eta jai kutsu handiko abestia" da Kolorean Dzanga. "Hitzek norbere burua topatzearen eta kanpoko eragileen aurrean zuhur ibiltzearen garrantzia lantzen dute. Kolorean dzanga eginez, hasi berriz eta norbera izan", azaldu dute. Abestiaren musika eta hitzak Azpeitian bizi den Txomin Uriberenak dira
Taldeak martxoan aurkeztu zuen 22 21-11 diskoa, zazpi abestiz osatutako lana. 2024an kaleratutako Tuka esaten da disko bikoitzaren jarraipena da, eta, lan horrekin, taldeak bere proposamen musikalari beste urrats bat eman dio.