Kapsula Kuantikoa kanpainaren unitate mugikorra Azpeitian da dagoeneko. Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak sustatutako egitasmoa herriz herri dabil, eta kamioia Azpeitira iritsi da gaur, asteazkena, fisika eta teknologia kuantikoa herritarrengana gerturatzeko helburuarekin.
14:00etara, aurrez erreserba egindako taldeek egingo dituzte kamioira bisitak; gutxi gorabehera 50 minutuko saioak izango dira. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 19:00etara, 30 minutuko bisita egin ahal izango dute herritarrek, aurrez erreserbarik egin gabeko saioetan.