Kirolaren eta zoru pelbikoaren arteko loturak nahiz beharrak ezagutu dituzte hainbat lagunek

Andoni Elduaien

Saioan parte hartu dutenek talde argazkia egin dute amaieran. (Arantxa Larrañaga)

Domusa Teknik mendi lasterketaren antolatzaileek emakumeei zuzenduta eskaini ohi dituzten entrenamenduen barruan kokatu dute gaur goizeko saioa. Zoru pelbikoan aditua den Leire Mugikak eman ditu azalpenak, igerilekuko aretoan.

Domusa Teknik mendi lasterketaren antolatzaileek emakumeei zuzendutako hainbat saio antolatu ohi dituzte lasterketa egunaren aurretik, eta gaur, zapatua, ikasturteko bigarrena egin dute, igerilekuko aretoan. Normalean emakumeentzako mendi ibilaldiak egiten badituzte ere, gaur fisioterapia saioa eskaini du haientzat zoru pelbikoan aditua den Leire Mugikak. Hori hala, kirolaren eta zoru pelbikoaren arteko loturak eta beharrak landu dituzte parte hartzaileek.

Aurrena, kirolak zoru pelbikoan duen eraginaz hausnartzeko tartea zabaldu dute, bereziki, mendi lasterketek gorputz atal horretan zer eragin duen azaldu baitu Mugikak. Saioaren bigarren eta zati luzeenean, berriz, zoru pelbikoa lantzeko ariketak egin dituzte parte hartzaileek.

Mugika parte hartzaileei azalpenak ematen, gaur. (Arantxa Larrañaga)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide