100 urte bete ditu Antonia Aizpuruk

Ihintza Elustondo

Antonia Aizpuru, Nagore Alkorta alkatearekin eta etxekoekin. (Azpeitiko Udala)

Antonia Aizpururentzat egun berezia da gaurkoa, mende bat osatzera iritsi baita. Hori horrela, udalak aitortza egin dio, eta lore sorta bat eta oroigarria jaso ditu. 

Sasoi oneko jendea dago Azpeitian; izan ere, hainbat herritarrek bete dituzte aurtengo urtean 100 urte. Gaur, Antonia Aizpururen txanda iritsi da; egun berezia da gaurkoa harentzat, mende bat osatzera iritsi baita. Hori horrela, udalak aitortza egin dio, eta Nagore Alkorta alkatearen bisita jaso du. Lore sorta bat eta Zabaleta baserriaren irudidun oroigarria jaso ditu opari gisa Aizpuruk udalaren izenean, etxekoak ondoan zituela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide