Bihar zozkatuko dituzte Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK lasterketetarako dortsalak

Julene Frantzesena

Naroa Uria lasterkari azpeitiarra iazko proban. (Ihintza Elustondo)

18:30ean egingo dute zozketa, Sanagustin kulturgunean, eta Gukaren Azpeitiko webgunean ere jarraitu ahal izango da zuzeneko emankizuna. Orotara, 2.013 lagunek eman dute bi probetarako izena, eta bihar 950 dortsal zozkatuko dituzte.

Bihar arratsaldean zozkatuko dituzte Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK probetarako dortsalak. 18:30ean egingo dute zozketa, Sanagustin kulturgunean, eta Gukaren Azpeitiko webgunean ere jarraitu ahal izango da zuzeneko emankizuna.

Orotara, 2.013 lagunek eman dute bi probetarako izena: 791 lasterkarik 40 MLK-erako eta 1.201ek 15 MLK-erako –955 gizonek eta 246 emakumek–. Ondorioz, izena eman duten lagunen erdiek baino gutxiagok parte hartu ahal izango dute lasterketetan; izan ere, bihar proba luzerako 550 dortsal zozkatuko dituzte, eta laburrerako 400 –200 emakumeentzat eta 200 gizonentzat–.

Zozketarako zenbakien zerrenda, berriz, Domusa Tekniken webgunean ikus daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide