Euskal selekzioak Venezuelaren kontrako partida jokatuko du larunbatean, Bilbon, San Mames futbol zelaian, eta Unai Marrero Realeko atezaina ere deialdian sartu dute. Ondorioz, bi futbolari azpeitiar ariko dira euskal selekzioarekin: Jon Guridi Sevillako jokalaria ere deialdian sartu du Jagoba Arrasate hautatzaileak.
22 jokalariko deialdiaren berri eman zuen joan zen astean euskal selekzioak, eta Marrero ez zen lehen zerrenda hartan. Dena den, Aitor Fernandez Osasunako atezainak ezingo du partidan izan, osasun arazoak tarteko, eta haren ordez izango da Marrero partidan.