Azpeitiko Ekoetxearen eskutik, Egin zure gazta! esperientzia egin zuten atzo Sakona-Komuntzo etxaldean. Izen ematea beteta zela, hainbat familia elkartu ziren baserri horretan, eta ardi gazta hasieratik amaierara eskuz nola egiten den ikasi zuten horiek.
Gazta egiteaz gain, Sakona etxaldea bisita egiteko aukera ere izan zuten han elkartutakoek, eta egindako gazta ondoren etxera eramateko aukera izan zuten parte hartzaileek.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)