Zezenzale Batzordeak diru ekarpena egin die herriko hiru eragileri

Julene Frantzesena

Zezenzale Batzordeko kideak eta eragileetako ordezkariak gaurko ekitaldian. (Eli Aizpuru)

Saninazioetako zezenketetan bildutako hamalau mila euro banatu ditu batzordeak gaur. Caritasek hamar mila euro jaso ditu, eta Txolartek zein Gaixo eta Elbarrien elkarteak bina mila euro.

Aurtengo saninazioetako zezenketetan bildutako dirua banatzeko ekitaldia egin du Zezenzale Batzordeak gaur eguerdian. Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako Bakardadearen kaperan bildu dira hainbat eragiletako ordezkariak; izan ere, batzordeak aurten 14.000 euro banatu ditu herriko talde batzuen artean. Hain zuzen ere, hamar mila euro jaso ditu Caritasek, eta bina mila Txolartek eta Gaixo eta Elbarrien elkarteak. 

Hainbat lagun izan dira diru banaketa ekitaldian. (Eli Aizpuru)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide