37. Gipuzkoako Organo Zikloaren barruan, Artea, emakumeen artean izeneko kontzertua eskaini zuten atzo arratsaldean Itziar Urbieta organista eta Iraia Bereziartua biolin jotzaile azpeitiarrek Urrestillako parrokian. Elizan elkartu ziren dozenaka entzulek XIX. eta XX. mendeko musikaz gozatzeko aukera izan zuten haien eskutik, eta gizaldi horietako emakume konpositoreek sortutako obrak entzuteko aukera izan zuen publikoak.
Honako piezak interpretatu zituzten bi artistek: Elegie op.13, nº3, Johanna Senfter (1879-1961), Romance op.22 eta Elegie op34, Dora Pejacevic (1885-1923); Romance op.22 nº2, Clara Schumann (1819-1896); Nocturne, Lili Boulanger (1893-1918); Improvisation**, Nadia Boulanger (1887-1979); eta La Nef Sacree, Offertoire*; Menditation, Concertino op.107, Cecile Chaminade (1857-1944). "
Fray Joseph Echevarria elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako egitasmoa da 37. Gipuzkoako Organo Zikloa. Horren barruan, hiru kontzertu antolatu dituzte Urola Kosta eskualdean: atzoko Urrestillakoa, azaroaren 15ean (19:00), Zumaiako parrokian Myriam Ulangak eta Roberto Nuñok eskainiko dutena, eta azaroaren 22an (12:00), Aizarnako elizan, Mikel Ansolak joko duena.
Urrestillan bildutako publikoa. (Nerea Uranga)