Palestinari babesa adierazteko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean beste behin, Elkar-ekin taldeak deituta. Ohiko moduan, Sanjuandegiko biribilgunearen inguruan elkartu ziren dozenaka lagun, Palestinako banderak eta aldarrikapen mezuak eskuetan zituztela, eta Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioa gaitzetsi zuten mobilizazioaren bidez.