Gaztagintza eta puntillismoa dira Ekoetxeko hurrengo esperientzia eskaintzak

Nerea Uranga

Puntillismo tailerra. (Ekoetxea)

Azarorako ere, esperientzia eskaintza zabala antolatu dute Azpeitiko Ekoetxean. Hurrengo bi larunbatetan gaztagintza eta puntillismoaren bidez intsektuak landuko dituzte, hurrenez hurren azaroaren 7an eta 14an. Egin zure gazta! izenburuko saioaHori egiten  beteta dago, baina puntillismo tailerrerako izena eman daiteke.

Ekintzaz betetako hilabetea izango da azaroa ere Azpeitiko Ekoetxean, asteburuz asteburu antolatu dituzte ekintzak. Azaroaren 7an Egin zure gazta!  esperientzia egingo dute Sakona-Komuntzo etxaldean, baina saio horretarako izen-ematea beteta dago.

Azaroaren 14an, berriz, helduei zuzendutako puntillismo tailerra egingo dute, Uraren osasunaz diharduten intsektuak gai hartuta, 10:30etik 13:30era, Ekoetxean. Puntillismo tailerrak artea eta zientzia uztartuko dituk ikasleak eta helduak ilustrazio zientifikora gerturatuz. Tailerra Ainhoa Lekuonak gidatuko du. Parte hartzea doan da, eta izena Ekoetxea.eus webgunearen bidez eman behar da. 

Ekoetxeko azaroko tailerren egutegia:

  • Azaroaren 7a. Egin zure gazta. Izen ematea beteta dago.
  • Azaroaren 14a, larunbata. Puntillismo tailerra: uraren osasunaz diharduten intsektuak. 10:30etik 13:30era. Helduentzat. Izena honako loturan eman daiteke.
  • Azaroaren 21a, larunbata. Diorama: ur-ekosistemen leihoa. 10:30etik 12:30era. 8 urtetik gorakoentzako. Izena honako loturan eman daiteke.
  • Azaroaren 28a, larunbata. Sortu zure garbikari ekologikoa. 10:30etik 12:30era. Helduentzako. Izena honako loturan eman daiteke.
  • Azaroak 29a, igandea. Hondakinen bilketa: ibaiarenak ez direna. 10:30etik 12:30era. Izena honako loturan eman behar da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide