Nogen taldeak kontzertu berezia eskaini zuen larunbatean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Hamargarren urteurrenaren bueltako biraren barruan eman zuten emanaldia, eta ikusmin handia piztu zuen hitzorduak; aurrez agortuta zeuden sarrerak.
Kontzertua berezia izan zen taldearentzat eta jarraitzaileentzat. Izan ere, joan den astean jakinarazi zuen Nogenek bere ibilbidea amaitzea erabaki duela. Hala ere, oraindik urteurreneko bira du amaitzeko, eta datorren urtean disko bat kaleratuko du, azken bira bati ekin aurretik. Azpeitikoa, beraz, taldearen hamargarren urteurreneko ospakizunen barruko hitzordu berezietako bat izan da.
Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke larunbateko emanaldiko irudi guztiak.