Gorputz osasuntsua izango dute hizpide asteazkeneko pote filosofikoan

Nerea Uranga

Ekainean egin zuten pote filosofikoko parte hartzaileak Sanagustin kulturgunean. (Ihintza Elustondo)

Azaroaren 4an, asteazkenean, pote filosofikoa izango da, 18:30ean, Sanagustin kulturgunean. Zer da gorputz osasuntsu bat? gai hartuta jardungo dute hizketan bertan bildutakoak, Maddi Etxeberria nutrizionista eta dietistak gidatuta.

Datorren asteazkenean, azaroaren 4an, pote filosofikoaren hitzordu berri bat izango da, 18:30ean, Sanagustin kulturgunean. Pote filosofikoaren laugarren saioan Zer da gorputz osasuntsu bat? gai hartuta ariko dira hizketan saioan elkartzen diren herritarrak. Maddi Etxeberriak gidatuko du saioa. Etxeberriak Giza Nutrizion eta Dietetika ikasketak eginda ditu eta Andoaingoa (Gipuzkoa) da.

Osasunaz eta presio estetikoaz hausnartzeko tartea hartuko dute asteazkeneko pote filosofikoan eta hizketagai honakoak izango dituzte, besteak beste: "Nola harremantzen gara ispiluaz bestaldekoarekin? Nola elikatzen dugu? Nola hitz egiten diogu? Eta nolako eragina du guzti honek osasunean?".

Txinparta filosofia elkartearen laguntzarekin antolatzen du pote filosofikoa Kulturaz kultur kooperatibak. Gai baten bueltan aritua den norbait gonbidatu, hark oinarria jarri eta horren gainean eztabaidatzen dute saioan elkartzen direnek. Herritar guztiak gonbidatu dituzte pote filosofikoan parte hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide