Patxi Goenaga hizkuntzalari, irakasle eta euskaltzain emeritu loiolatarra hil da

Nerea Uranga

Patxi Goenaga, 2005ean Gazte Hizkera gai hartuta Enparan Dorretxean egindako hitzaldia batean. (Nerea Uranga)

Goenaga Euskal Filologiako doktorea euskaltzain urgazlea, osoa eta emeritua izan da. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako sailburuordea ere izan zen 2002tik 2005era. Azpeitiko Udalak 2001eko abenduan omendu zuen, Patxi Altuna zenarekin batera.

Patxi Goenaga (Azpeitia, 1948) hizkuntzalari, irakasle eta euskaltzain emeritua hil da. Goenaga Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1979ko abenduaren 20an eta Euskaltzain oso 1995eko urtarrilaren 27an. 2023ko maiatzaren 26tik, berriz, euskaltzain emeritua izan da.Goenaga. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako sailburuorde ere izan zen 2002tik 2005era artean. 2001eko abenduan Azpeitiko Udalaren omenaldia jaso zuen Patxi Altuna zenarekin batera. Goenagaren aldeko hileta elizkizuna bihar larunbata (18:00) izango da Gasteizko Aingeruen Andre Maria elizan.

Azpeitian, Xabierren, Salamancan eta Bilbon ikasi zuen Goenagak, Filosofia eta Letren lizentziatura egin zuen gero Deustuko Unibertsitatean. Euskal Filologiako doktoregoa ere egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean 1984an, Koldo Mitxelenak zuzendutako tesiarekin. Lan horregatikk Bilbo Aurrezki Kutxa saria jaso zuen.

Bilboko Karmelo Ikastolako zuzendari izan zen 1974-1976 artean, eta ondoren, 1976tik 1980ra Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean aritu zen irakasle. Segidan, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologia saileko irakasle eta katedradun izan zen, harik eta 2011n erretiroa hartu zuen arte.

UZEIren hiztegigintzan parte hartu zuen eta Eusko Ikaskuntzako kide izan zen. 1978an Gramatika bideetan liburua argitaratu zuen, eta liburu horrek izandako arrakasgatik Zilarrezko Lauburua eman zion Bilboko Galería del Libro liburudendak, 1979an. Hizkuntzalaritzaren alorrean hainbat lan ere argitaratu zituen hizkuntzalari loiolatarrak, baita hainbat artikulu idatzi ere hainbat hedabidetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide