25 ekoizle baino gehiagok parte hartuko dute ostiralean Azoka Ekologikoan. Azoka plazan egingo dute, ostiraletako baserritarren ohiko azokarekin bat eginez, Elikaguneak eta Biolur elkarteak antolatuta. Eskualdeko ekoizleen produktuez gainera, Euskal Herriko beste hainbat txokotako produktu ekologikoak ezagutzeko aukera izango da azokan, 16:30etik 19:30era artean.
Azoka Ekologikoan produktuen eskaintza zabala izango da: pasta, barazkiak, esnekiak, ogia, gozoak, kontserbak, loreak, txerrikiak, eztia, zukuak, txakolina eta sagardoa, besteak beste. 17:00etatik aurrera, berriz, sukaldaritzako saioa izango da bi orduz, Koxinatuko Maitanerekin. Haurrei zuzendutako ekintzak ere antolatu dituzte Azoka Ekologikoaren barruan, 17:30etik 19:30era. Hain zuzen ere, Ametsen Txokoarekin eskulanak egiteko aukera izango da eta Kalaka Jokuarekin zurezko jolasetan ibiltzekoa.
Azpeitiko Azoka Ekologikoan postua jarriko duten ekoizleak:
- Aginondo (ogia eta gozoak), Beizama.
- Aikur (eztia), Urretxu (Gipuzkoa).
- Ana Muñoa (fruitu txikiak), Zegama (Gipuzkoa).
- Ane Gorosabel (loreak), Arrasate (Gipuzkoa).
- Artotxiki (lekale eraldatuak), Lizarra (Nafarroa).
- Berroseta (barazkiak), Azkoitia.
- Daonaz (baratxuri beltza), Amoroto (Bizkaia).
- Ekain sagardoa (sagardoa eta zukua), Zestoa.
- Errezilgo ogia (ogia eta kontserbak), Errezil.
- Erribera (ardi gazta eta barazkiak), Azkoitia.
- Etxearreta (barazkiak), Azpeitia.
- Iruretxiki (ogia eta gozoak), Errezil.
- Korta (barazkiak), Azkoitia.
- Larreta (behi esnekiak), Orendain (Gipuzkoa).
- Lurki (barazkiak), Errezil.
- Oihanart (txerrikiak), Ibarrola (Nafarroa Beherea).
- Olaberri baserria (behi esnekiak), Azpeitia.
- On Ein kontserbak (kontserbak), Hernani (Gipuzkoa).
- Pikunieta (ardi gazta), Antzuola (Gipuzkoa).
- Sakona etxaldea (barazkiak), Azpeitia.
- Solaka (ogiak eta gozoak), Errezil.
- Unanue (sagardoa eta zukua), Azpeitia.
- Urkizahar (txakolina), Beizama.
- Zituena (pasta), Errenteria (Gipuzkoa).
- Zumeta (barazkiak), Azkoitia.