Manex Beristainek ipuin kontaketa saioa eskainiko du Udal Liburutegian, datorren asteazkenean

Julene Frantzesena

Manex Beristain ipuin kontaketa saio batean, Ekoetxean. (Ekoetxea)

6 urtetik gorako haurrei zuzenduta, Tximeletaren bidaia kontakizuna eskainiko du, 18:00etan hasita. Dagoeneko eman daiteke hitzordurako izena.

Manex Beristainek 6 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du azaroaren 3an, asteartearekin, Udal Liburutegian. 18:00etan hasiko da Tximeletaren bidaia izeneko emanaldia, eta umeek heldu batek lagunduta joan beharko dute saiora.

Dagoeneko eman daiteke saiorako izena, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira mezua idatzita; azaroaren 2a, asteartea, izango da hitzordurako izena emateko azken eguna.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide