Kulturaz kultur kooperatibaren 15. urteurreneko ospakizunen barruan, Ibil Bedi taldeak pase irekia egin du gaur eguerdian Soreasu antzokian, eta aretoa ia goraino bete du; 400dik gora lagun bertaratu dira. Irunberri (Nafarroa), Erriberri (Nafarroa), Zangoza (Nafarroa) eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute taldea egun gutxi barru disko berria kaleratzekoa da, eta disko hori aurkezteko zuzenekoak prestatzen aritu da bi asteburuz Soreasu antzokian egin duen sormen egonaldian. Egonaldi horretan ondutakoa herritarrei erakutsi nahi izan diete gaur eguerdiko emanaldiarekin, eta bide batez, baita haien iritziak jaso ere. Horretarako, hainbat papertxo banatu dituzte ikus-entzuleen artean, emanaldiaren bukaeran jasotzeko.