Prestatu dute 'Zazpi jauzi' dantza iganderako

Nerea Uranga

Zazpi jauzi dantza entseatzen hainbat lagun, atzo Azoka Plazan. (Nerea Uranga)

Gure Esku mugimenduak antolatuta, Euskal Herriko zazpi hiriburuetan, Zazpi jauziz, herri bat herri ekimena egingo dute igandean, 12:00etan. Jarduera horretarako prestatzeko egin dute dantza entsegua Azoka Plazan, Luix Alberdi Beltza dantza irakasleak gidatuta.

Azpeitiko Gure Eskuk Zazpi jauziz, herri bat herri ekimenerako prestatzeko Zazpi jauzi dantzaren entsegua egin zuen atzo iluntzean Azoka Plazan, Luix Alberdi Beltza dantza irakasleak gidatuta. Dozena bat pasatxo lagun elkartu ziren igandeko Zazpi jauziz, herri bat Euskal Herriko zazpi hiriburuetan egingo duten herri ekimen bateraturako prestatzeko.


Zazpi jauzi dantza entseatzen hainbat herritar atzo, Azoka Plazan. (Nerea Uranga)

Azpeitiko Gure Eskuk igandean Donostiako ekimenean parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Donostiarako joan-etorria egiteko autobus zerbitzu publikoa erabiltzeko aukera dutelako. Donostiako Zazpi jauziz, herri bat ekimeneko egitaraua honakoa izango dela aurreratu dute Gure Eskukoek:

  • 11:00. Dantza entsegua, Trinitate plazan.
  • 11:40. Kalejira, Trinitate plazatik Plaza Berriraino.
  • 12:00. Zazpi jauzi dantza, Plaza Berrian.
  • 12:05. Manifestuaren irakurketa.
  • Ondoren, giroa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide