'Superra' telesailaren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Aitziber Arzallus

'Superra' telesaileko lantaldea Erdikalean, Irentzaileneko denda zenaren atarian. (EITB)

Azpeitian grabatu dute telesaila, eta ETB1ean eta Primeran plataforman estreinatu bezperan, zortzi ataletatik hiru primizian ikusteko aukera izango dute Soreasu antzokira bertaratzen direnek. Emanaldia 19:30ean hasiko da, baina aurrez, 18:45etik aurrera, alfonbra gorritik pasatuko dira protagonistak. Aurrestreinaldira joan nahi dutenek, lotura honetan eska dezakete gonbidapena. 

Hilaren 28an, asteazkenez, Superra telesailaren aurrestreinaldia egingo dute Azpeitiko Soreasu antzokian. EITBren umorezko ekoizpen berria hurrengo egunean, hilaren 29an, estreinatuko dute ETB1ean eta Primeran plataforman, baina azpeitiarrek aurrerapena primizian ikusteko aukera izango dute, telesaila Azpeitian grabatu dutelako. Hain zuzen ere, zortzi ataletatik hiru ikusteko aukera izango dute Soreasura bertaratzen diren herritarrek. Emanaldia 19:30ean hasiko da, baina aurrez, 18:45etik aurrera, alfonbra gorritik pasatuko dira protagonistak. Aurrestreinaldira joan nahi duten herritarrek, lotura honetan eska dezakete gonbidapena.

Joan zen otsailean eta martxoan grabatu zuten Superra Irentzaileneko denda zenean; Erdikaleko lokala Super Manterola izeneko saltoki bilakatu zuten grabaketetarako. Anjel Alkainek eta Jon Garate oriotarrak zuzendu duten ekoizpenean aktore ezagun askok parte hartu dute, eta tartean badira Urola Kostakoak ere; besteak beste, Ekain Ibarguren, Erika Olaizola eta Libe Aranburu azpeitiarrak, Iñake Irastorza oriotarra eta Telmo Irureta zumaiarra. Lanaren arte arduraduna, berriz, Iban Izagirre azpeitiarra izan da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide