Katxalin elkartekoak kalera atera dira Bularreko Minbiziaren Egunaren harira

Nerea Uranga

Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta Katxalin elkartekoek postua jarri dute goizean udaletxeko arkupean. Udaletxeko eta Sindikatu Zaharreko balkoietan ere lazo arrosa jarri dute. 

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta data horren biharamunean, Katxalin elkarteko Azpeitiko kideek postua jarri dute udaletxeko arkupean, astearteetan Azpeitian azoka izaten dela aprobetxatuz. Katxalin bularreko eta ginekologia arloko minbiziak eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea da, eta plazan diru bilketa egin dute gaur, baita herritarrei paparrean lazo arrosak jarri ere. Gabonetako loteria ere salgai izan dute. 

Horrez gain, udaletxeko eta Sindikatu Zaharreko balkoietan ere lazo arrosa jarri dute, atzoko aldarriarekin bat eginez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide