Shado kleptomagoak Soreasu antzokia goraino bete du

Maialen Etxaniz

Espainiako Magia Sariaren irabazlea da Shado, eta ikusmin handia eragiten dute haren emanaldiek. Azpeitiko Soreasu antzokia jendez bete zuen kleptomagoak ostiralean eta larunbatean. 

Ikusmin handia eragin du Shado magoak Azpeitian. Bi emanaldi eskaini ditu joan den asteburuan Soreasu antzokian, aurrena ostiralean eta bigarrena larunbatean, eta bietan jendez bete zen aretoa. Ordu eta erdi inguruko emanaldia eskaini zuen Shadok, eta aho zabalik utzi zituen Soreasura bertaratutako herritarrak. 

Espainiako Magia Sariaren irabazle izandakoa da Shado, eta hainbat telebista programatan eta jaialditan aritutakoa da, tartean Got Talent programan. Magia eta mentalismoa lantzen dituen artista espainiarra da; magia, umorea eta ikusleen parte-hartzea uztartzen ditu, eta pickpocket teknika erabiltzen du, ikusleei erlojuak edo diru-zorroak oharkabean kentzea, magia-trikimailu gisa. Horrez gain, ipnosis teknika erabiltzen du.

(Argazkiak: Kulturaz artxibategi digitala) 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide