Asteklimaren barruan, naturari, biodibertsitateari eta klima aldaketari lotutako hainbat ekintza egiten ari dira Azpeitian, Zure aztarna keinu bakoitzean hasten da lelopean. Ekintza horietako bat izan zen atzo, igandez, egin zuten Koxinatu izeneko sukaldaritza tailerra.
Dozena bat lagun bildu ziren Ekoetxean hainbat errezeta prestatzeko. Bertako eta sasoiko produktuekin egindako sukaldaritzaren balioa familian ezagutzeko aukera izan zuten horiek; hala, udazkeneko hainbat jaki prestatu zituzten.
(Argazkiak: Ekoetxea)