Umeen sokamuturra eta Grand Prix jaialdia egin zituzten atzo, eta gaur, igandea, Zezen Beltz Asteburua borobiltzeko beste hainbat ekintza gauzatu dituzte Azpeitian. 12:30ean, atzo bezala, sokamutur txikia egin dute Erdikalean, eta ondoren, zezen txikiak eta poniak atera dituzte plazara. Ordu berean egin dute paella dastaketa ere, eta eguerdi partea trikitilariek alaitu dute.
Arratsaldean, berriz, helduen entzierroa egin dute Artzubitik herriko plazara eta plazatik Artzubira, eta hura amaitzean, bolaztatutako zezenak atera dituzte Artzubian, 16 urtetik gorakoentzat. Jendetza bertaratu da. Horrenbestez, egun guztiko festaren ostean, hurrengo urtera arte agurtu du Zezen Beltz elkarteak zezenaren bueltan antolatzen duen festa giroko asteburua.