Lan batzuk tarteko, Azpeitia eta Lasao arteko bidegorria itxiko dute bihartik hilaren 30era

Andoni Elduaien

Azpeititik Lasaorako bidegorria. (Aitziber Arzallus)

Lur erauzketako ezponda egonkortuko du aldundiak Azpeitia eta Lasao arteko bidegorrian. Lan horiek direla eta, bihartik hilaren 30era itxita egongo da pasadizoa.  

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, egonkortze lanak egingo dituzte Azpeitia eta Lasao arteko bidegorrian bihartik hilaren 30era bitartean. Lan horiek tarteko, itxita egingo dute bidegorria egun horietan guztietan. Hain justu, bidegorri horretako 10,850 eta 10,868 kilometro puntuen artean dagoen lur erauzketako ezponda egonkortuko du erakundeak. 

Bidegorria 10,800 eta 10,900 kilometro puntuen artean moztuko dute. Egonkortze lanak amaitu bezain laster, bizikleta bidea erabilgarri utziko dutela iragarri du aldundiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide