Azaroaren 2tik 8ra ospatuko du Baigerak Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea

Nerea Uranga

Iaz Baigerakoen Jubilatuen eta Pentsiodunen Asteko bazkaria, Azoka Plazan.

Aurtengorako ere askotariko ekintzak antolatu dituzte, hala nola bingo eta magia saioak, irteerak, otorduak nahiz hitzaldiak. Horietako batzuetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Baigerak zehaztu du azaroaren 6ko Nuarbeko irteeran parte hartzeko azaroaren 4rako izena eman beharko dela.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatu du aurtengo Jubilatuen eta Pentsiodunen Asteko egitaraua. Azaroaren 2tik 8ra egingo du, askotariko ekintzekin: bingo saioak, magia ikuskizunak, irteerak, otorduak nahiz hitzaldiak. Horietako batzuetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da Baigeraren bulegoan. Esaterako, azaroaren 6ko Nuarbeko irteeran parte hartzeko azaroaren 4rako izena eman behar dela zehaztu du jubilatuen elkarteak

Astea ohiko moduan bukatuko dute: mahaiaren bueltan elkartuta eta 90 urteko bazkideak omenduta. Zehazki, azaroaren 8an, adin horretara iritsi diren herritarrek oroigarri bana jasoko dute Azoka Plazan egingo duten bazkariaren ostean.

Hona hemen aurtengo Jubilatuen eta Pentsiodunen Asteko egitaraua:

Azaroak 2, astelehena

  • 16:00. Bingo saioa, Baigera II tabernan.

Azaroak 3, asteartea

  • 18:00. Iagomagoren magia saioa, Baigera IIn.
  • 18:00. Julen magoa, Baigera Ien.

Azaroak 4, asteazkena

  • 09:00. Ormaiztegira eta Ordiziako azokara irteera. 14:30ean, bazkaria Mandubiko Bentan bazkalduko dute.

Azaroak 5, osteguna

  • 16:30. Hitzaldia. Hizlariak: Nerea Gago eta Mariarro Alberdi Udal Gizarte Zerbitzuetako arduraduna eta teknikaria eta Luis Legorburu psikologoa.
  • Ondoren, mokadutxoa, Baigera I tabernan.

Azaroak 6, ostirala

  • 09:30. Nuarbera irteera, San Martin egoitzaren aurretik. Otargintza erakustaldia, Sokatira Museora bisita eta salda. Irteeran parte hartzeko izena azaroaren 4rako eman behar da Baigeraren bulegoan.
  • 16:00. Bingo saioa, Baigera Ieko aretoan.

Azaroak 7, larunbata

  • 09:00. Mendi irteera Madariaga-Aittolara. Ondoren, hamaiketakoa Aittola Zaharrean.

Azaroak 8, igandea

  • 11:00. Hamaiketakoa, Baigera Ien.
  • 12:30. Hildako bazkideen aldeko meza, parrokian.
  • 14:15. Omenaldi bazkaria eta 90 urte betetzen dituztenei opari banaketa, Azoka Plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide