Katxalin elkarteko Azpeitiko kideek eta haien laguntzaileek datorren asteartean, urriaren 20an, postua jarriko dute udaletxeko arkupean, astearteroko azoka dela aprobetxatuz. Katxalin bularreko eta ginekologia arloko minbiziak eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea da, eta urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta jarriko dute Azpeitian postua. Plazan diru bilketa egingo dute eta paparrean lazo arroxak jartzen ibiliko dira jendeari.
Asteartean plazan jarrriko duten postuan Gabonetako loteria ere salgai izango dute. Horrez gainera, plazan ipiniko duten postuan egoteko nahiz diru bilketa egiteko, boluntarioak beharko dituztela ere jakinarazi dute.