Larunbaterako irrintzi tailerra antolatu dute Emakumeen Txokoan

Nerea Uranga

Iazko sanmartinetan irrintziak botatzen Bustintzuriko Errebaleko festetan. (Nerea Uranga)

Emakumeen Txokoak eta Bustintzuriko Errebaleko festa batzordeak elkarlanean antolatu dute tailerra. Doan da parte hartzea, eta 11:00etatik 12:30era egingo dute tailerra Emakumeen Txokoan.

Irrintzi tailerra antolatu dute larunbaterako, urriaren 17rako, Emakumeen Txokoan. 11:00etatik 12:30era artean izango da saioa, Iaiaia irrintzi elkartearekin. Parte hartzea doan da.

Komunitatean irrintziaren jakintzan eta esperimentazioan sakontzeko tailerra izango dela esan dute irrintzi tailerraren antolatzaileek. Saioa Emakumeen Txokoak eta Bustintzuriko Errebaleko festa batzordeak prestatu dute elkarlanean.

Irrintzi tailerraren inguruko informazioa jasotzeko Emakumeen Txokora jo daiteke, 943-15 70 55 telefono zenbakira deitu edota emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide