Katelyn Emerson organista estatubatuarrak kontzertua eskaini zuen atzo arratsaldean Loiolako basilikan, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren 27. aldiaren barruan. Loiolako bigarren emanaldia izan zen atzokoa, eta entzuleek ez zuten hutsik egin; dozenaka lagun joan ziren organo doinuez gozatzera.

Zikloaren barruko Loiolako hirugarren eta azken kontzertua datorren ostiralean, urriaren 16an, izango da. Andrea Strassberger oboe jotzaileak eta Maria Magyarova Plsekova organistak eskainiko dute, ohi bezala, 19:30ean hasita. Bergaran ere datorren astean izango da azken kontzertua, baina Azkoitian bat gehiago eskainiko dute: urriaren 24an organo ikasleen emanaldia izango da.