Ehunmilak Bira osatzeko zazpigarren eta azken etapa izango dute Lagun Onak mendi bazkunakoek hilaren 24an, larunbatez. Egun horretan, Elosua eta Azpeitia lotuko dituzte, eta modu horretara, joan den otsailean hasitako egitasmoa bukatuko dute. Irteeran parte hartzeko hilaren 18ra bitartean eman dezakete izena mendizaleek.
Antolatzaileen arabera, 25 kilometroko luzera eta 800 metroko desnibel positiboa izango ditu azken etapak. Egun osoko ibilaldia izango da, eta hilaren 24an, 07:00etan abiatuko dira anbulatorio aurretik. Behin ibilaldia eginda, gainera, afari batekin borobilduko dute egitasmoa, Mendizaliek tabernan.
Elkarteko bazkideek 7,5 euro ordainduko dute irteera, eta gainontzekoek, 10 euro. Era berean, afarira joan nahi duenak beste 50 euro ordaindu beharko ditu. Dirua Lagun Onak MBren kontu korrontean –Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822– sartu beharko da, norbere izen-abizenak azalduta. Gero, ordainagiria lagunonak.ibilaldiak@gmail.com helbide elektronikora bidali behar da.