Zabaldu dute 'Kontakizunak' tailerrean izena emateko epea

Iraia Oteiza

Sorginorratzak egitasmoaren barruko saio bat, iaz. (Kulturaz)

Egoitz Arruti argazkilariaren gidaritzapean, hilabetez arituko dira parte hartzaileak hitza eta irudia lantzen. Kontakizunak saioak 10 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta egongo dira, eta asteazkenetan elkartuko dira 18:30etik 19:30era bitartean. Izen ematea zabalik dago. 

Sorginorratzak egitasmoaren barruan iaz egin zuten argazkilaritza tailerrak izaera berria hartuko du ikasturte honetan, parte hartzen duten gaztetxoek hitza ere landuko dutelako. Egoitz Arruti argazkilari azpeitiarraren eskutik, Kontakizunak izeneko tailerrean irudiei hitza jarri, hitzei irudia eman eta guztiarekin kontakizun bat sortuko dute parte hartzaileek. Hala, irudiek gaztetxoen begiradatik hitz egingo dute, bakoitzaren interpretaziotik. 

10-12 urte bitarteko haurrek osatuko dute taldea, LH5. eta LH6. mailetakoek, eta asteazkenetan elkartuko dira 18:30etik 19:30era bitartean, Dinamoa sormen gunean. Saioak urriaren 21ean, 28an eta azaroaren 4an zein 11n izango dira. Kulturazek jakinarazi duenez, izena eman daiteke dagoeneko honako lotura honetan. Lau egunen prezioa 20 eurokoa izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide