'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala emango dute astelehenean Soreasun

Julene Frantzesena

'Lutxi eta zuhaitza' dokumentaleko fotograma. 

1987an Guardia Zibilak tiroz hil zuen Luzia Urigoitia Lutxi ETAko kidearen kasua abiapuntu hartuta, Lander Garrok egindako dokumentala astelehen arratsaldean ikusi ahal izango da Soreasun. Sarrerak salgai daude.

Datorren asteburuan zinema emanaldi bakarra izango da Soreasu antzokian: Lutxi eta zuhaitza dokumentala emango dute astelehenean, urriaren 12an. Lander Garrok zuzendutako ikus-entzunezkoa 19:30ean emango dute, eta sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke, baita egunean bertan saioaren aurretik Sorasuko leihatilan ere. 

1987an Guardia Zibilak tiroz hil zuen Luzia Urigoitia Lutxi ETAko kidearen kasua abiapuntu hartuta egindako lana da astelehean Azpeitian ikusi ahal izango dena. Otxandioko herritarren ekimenez sortutako ikus-entzunezkoak fikzioa eta dokumentazioa uztartzen ditu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide