Antzezlana eta txotxongilo emanaldia, astebururako

Julene Frantzesena

Bi lagun 'Mikra' antzezlanean. (Berdinki)

Larunbatean antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Done Jakue kalean, Mikra obra eramango baitu hara Berdinki zirku konpainiak. Igande arratsaldean Sorginduak txotxongilo emanaldia izango Sanagustinen.

Ostiralean aurkeztuko dituzte aurtengo Euskal Antzerki Topaketak, eta emanaldiak urriaren 30etik azaroaren 22ra izango baldin badira ere, larunbatean kale antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Topaketen atarian, Berdinki zirku garaikide konpainiak Mikra obra eramango du Done Jakue kalera, 12:00etan. 

Halaber, Katapulta egitasmoaren barruan, Sorginduak txotxongilo emanaldia izango da igandean, 16:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Antzezlanerako sarrera doakoa izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide