Etxekoen kontzertuarekin hasi da Organo Erromantikoaren Nazioarteko 27. Zikloa

Nerea Uranga

Itziar Urbieta organistak eta Iraia Bereziartua biolin jotzaileak Loiolako basilikan eskaini dute nazioarteko 27. organo zikloa ireki duen kontzertua. Emakume konpositoreen hainbat obra jo dituzte. Zikloaren barruko hurrengo kontzertua gaur, larunbata, da Azkoitiko parrokian: Miriam Hontana biolin jotzailea eta Daniel Oiarzabal organista ariko dira.

Atzi, ostirala, hasi zen Organo Erromantikoaren Nazioarteko 27. Zikloa, Loiolako basilikan. Bi musikari azpeitiarren kontzertuak estreinatu du aurtengo zikloa; izan ere, Iraia Bereziartua biolin jotzaileak eta Itziar Urbieta organistak eskaini zuten emanaldia basilikan. XIX. eta XX. mendeetako hainbat konpositoreren –denak emakumeak– lanak interpretatu zituzten, hala nola Jeanne Demessieux, Johanna Senfter, Dora Pejacevic, Clara Schumann, Nadia Boulanger, Cecile Chaminaderen lanak.

Organo erromantikoaren nazioarteko zikloko hurrengo emanaldia, gaur, larunbata, da. 20:00etan, Azkoitiko parrokian. Miriam Hontana biolin jotzaileak eta Daniel Oiarzabal organista gasteiztarrak eskainiko dute kontzertua; Antonio Vivaldi, Modest Mussorgski, Johannes Brahms edo Ludwin van Beethoven konpositoreen obrak interpretatuko dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide