Beste behin, Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioa salatu dute

Nerea Uranga

Palestinarekin elkartasunez Sanjuandegiko biribilgunean gaur bildu den jendea. (Ixidro Arrieta)

Sanjuandegiko biribilgunean egin dute Palestinaren aldeko elkarretaratzea dozenaka lagunek, Elkar-ekin taldeak deituta.

Elkar-ekin taldeak deituta, Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur, ostirala, Sanjuandegiko biribilgunean. Dozenaka lagun elkartu da biribilgunearen bueltan, Palestinako banderak eta aldarrikapen mezuak eskuetan zituztela. Beste behin, Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioa gaitzetsi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide