Geldiezin jarraitzen dute Jone Arriaran eta German Aranburu dantzari azpeitiarrek. Atzo, larunbata, Maruri-Jatabeko (Bizkaia) 23. Dantza Solte Txapelketan parte hartu zuten, eta parte hartu bakarrik ez, baita irabazi ere. Horrela, denboraldiko enegarren txapelarekin etxeratu zen bikotea. Bigarren Endika Osa eta Ane Jaunarena lezoarrek (Gipuzkoa) egin zuten, eta hirugarren, Amane Uranga tolosarrak (Gipuzkoa) eta Ioritz Iriarte lesakarrak (Nafarroa).