Oier Etxeberriak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Altsasuko saioa

Maialen Etxaniz

Oier Etxeberria, Altsasuko kanporaketan. (Bertsoa.eus)

672,5 puntu lortu ditu azpeitiarrak, eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoen lehendabiziko bueltarako. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Araiztegi (659,5 puntu), Txaber Altube (648,5 puntu), Imanol Uria (647,5 puntu), Iñigo Mantzizidor (638 puntu) eta Eñaut Martikorena (637,5 puntu). Aner Peritz eta Eneritz Artetxe bihar lehiatuko dira Lekeition. 

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan aise doa aurrera Oier Etxeberria. Azpeitiko bertsolariak irabazi du gaur, larunbatez,  txapelketaren barruko bigarren saioa Altsasun (Nafarroa), eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoen lehendabiziko bueltarako. Miarritzen kantatuko du Etxeberriak, azaroaren 14an. 

Orotara 672,5 puntu lortu ditu Etxeberriak Altsasuko saioan, eta haren atzetik sailkatu dira Txaber Altube (648,5 puntu), Imanol Uria (647,5 puntu), Iñigo Mantzizidor Mantxi (638 puntu) eta Eñaut Martikorena (637,5 puntu). Bertsolari zarauztarrari gehiago zaildu zaio txapelketako bidea.

Bihar jokatuko dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren saioa Lekeition, eta han ariko dira eskualdeko beste bi bertsolariak, Eneritz Artetxe eta Aner Peritz. Horiek parez pare izango dituzte Ane Labaka, Aitor Bizkarra, Maddalen Arzallus eta Aroa Arrizubieta bertsolariak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide